2016(e)ko ekainaren 6(a), astelehena

Ekinodermoa

Ekinodermatuak (Echinodermataanimalia filum itsastar bat dira, ozeanoetan aurkitzen direnak sakonera guztietan. Filum hau Kanbriar garaian agertu ziren eta gaur egun 7.000 espezie inguru daude. 13.000 espezie fosil ere aurkitu dira. Gaur egun 5 klase ezberdin daude (eta seigarren bat Concentricyloidea klasea kontutan hartuta). Ekinodermatuen larbak ziliatuak dira eta aske igeri egiten dute. Larba guztiek simetria bilaterala dute eta kordatuen enbrioien antza izaten dute. Geroago gorputzaren ezker partea hazi egiten da eskuinekoa desagertaraziz. Ezkerreko aldea orduan simetria erradialean hazten da (pentarradiala) eta gorputza ardatz baten inguruan hazten da bost zati ezberdinetan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina